top of page
Buscar
Astronomia


Fusio nuklearra eta berrogei urtekoen krisia
Zortzi minutu eta hogei segundo. Hori da argia osatzen duten partikulek, fotoiek, Eguzkitik Lurreraino dagoen distantzia egiteko behar duten denbora. Hemen, Lurrean, etengabe jasotzen dugun energia-fluxu horren bidea, ordea, askoz ere luzeagoa da. Eguzkiaren nukleoan bertan sortu ondoren, ehunka mila urte behar ditu Eguzkiaren erradioa osatzen duten 700.000 kilometroak zeharkatzeko. Zortzi minutuak icebergaren punta baino ez dira. Duela aste batzuk, Eguzki-haizearekin batera

Milan
16 feb3 Min. de lectura


Denboraren jokoak
Denborak begi-bistakoa dirudi. Hor dago beti, gure bizitzaren erritmoa markatzen, noiz berandu iritsi, noiz lo egin eta kafea jada hotz dagoela esanez. Hala ere, fisikak zenbat eta sakonago aztertu, orduan eta bitxiago bihurtzen da. Gure eguneroko bizitzan, denbora errealitatea arrastatzen duen ibai bat bezala sentitzen dugu: jada existitzen ez den iragan batetik, orainaldi iheskorra igaroz, oraindik gertatu ez den etorkizun batera. Eta, Jorge Manriquek ondo zioen bezala, “nu

Cecilia
8 feb8 Min. de lectura


Aurorak: sugarretatik poloetara
Aurorak, borealak iparraldean eta australak hegoaldean, Lurraren poloetatik gertu antzematen diren argi txundigarri bezain misteriotsuak dira. Gizakiok, orokorrean, hotzarekin lotzen baditugu ere, haien iturria askoz ere leku beroagoan dago: Eguzkiaren azalean, hain zuzen ere. Hemen, Eguzkiaren sugarretan hasi eta Lurreko paraje helezinenetan amaitzen den plasmaren bidea jorratuko dugu. Eguzki-haizea: Fenomeno ikusgarri orok legez, aurorek ere energia-iturri bat behar dute. Z

Juani
30 nov 20254 Min. de lectura


Zulo Beltzak: Unibertsoko Objektu Harrigarrienak
Zer gertatuko litzateke Lur planeta osoa bere ozeano, mendi eta izaki bizidun guztiekin batera hartu eta zentimetro bateko bolatxo txiki batean metatuko bagenu? Zentzugabeko ideia bat dirudi honek, zientzia fikziozko pelikuletako buruhauste horietako bat bezalakoa. Azken finean, zinez badakigu unibertso osoan ez dagoela horrenbesteko indarra duen ez zapalgailu ez prentsa hidraulikorik ez ezer eta, beraz, zentzugabeko burutapentzat ikus dezakegu. Baina, unibertso osoan existit

Julen Baroja
24 nov 20256 Min. de lectura


Izarren bizitzaren puzzlea
Gizateriak betidanik ikusi ditu gaur egun guk ere zeruan ikusten ditugun izar gehienak. Har dezagun Vega , adibidez, zeruan ikus daitekeen izarrik disdiratsuena. Greziar mitologiaren arabera, Lyra konstelazioaren parte zen izar hau: kondairaren arabera, Orfeo olerkari eta musikaria bere harparekin gizakiak eta animaliak sorgintzeko gai zen. Japonian, aldiz, Orihime printzesa pertsonifikatzen zuen Vegak, Amanogawa errekak (Esne Bideak) bere maitale zen Hikoboshigandik (Altai

Milan
16 nov 20255 Min. de lectura


Forjari kosmikoa: piano bat, katastrofe ultramorea eta Aresti
Forjari eta astronomo baten lanak konparatuko bagenitu, hain desberdinak ez direla esan ahalko genuke. Tailerretan gertatzen denak Eguzkiaren atzean gertatzen den beste fisika du: indarrak, beroa, marruskadurak, bibrazioak, magnetismoa, soinua, energia… eta askotan urrun dauden bi mundu moduan ikusten ditugu, eta badute komunean gauza nahikotxo. Adibidez, Eibarko tailer bateko behargin ohi batek ez du metal baten tenperatura jakiteko termometrorik behar, astronomo batek Eguz

Patxi
9 nov 20254 Min. de lectura


Materia iluna: unibertsoaren masa ezkutua
Harrigarria bada ere, izarrak, planetak, animaliak eta pertsonak osatzen dituen materia ez da oso ohikoa. Unibertsoaren % 5 inguru bakarrik da materia barionikoa, hau da, materia arrunta edo ohikoa. Materia hori protoiak, neutroiak eta elektroiak dira, eta ikusi eta ukitu ditzakegun gauza guztiak osatzen ditu: galaxiak, gas interestelarra, eguneroko objektuak eta baita gure gorputzak ere. Beste % 95a, berriz, oraindik misterio bat da, eta materia ilunaz (% 27 inguru) eta ener

Cecilia
2 nov 20258 Min. de lectura


Astronomo amateur baten memoriak: II. atala
Teleskopio baten funtzionamendua ulertzea ez da lan makala, askotan ez baita argia hartu eta beste alde batera mugitzea soilik. Izan ere,...

Patxi
21 sept 20255 Min. de lectura


Estralurtarrak fitoplanktona baino ez dira?
Bizitza estralurtarraren seinaleak hauteman ditugu! Hainbat eta hainbat zientzia-fikziozko film eta nobela inspiratu dituen gai horri,...

Milan
21 jul 20256 Min. de lectura


Nola demontre dakigu Unibertsoaren adina?
Txikia nintzela nire liburu gogokoena 1001 Galdera eta Erantzun deituriko haurrentzako entziklopedia bat zen. Irudiz eta kolorez...

Mikel
9 jun 20254 Min. de lectura


Izar baten disekzioa
Izarrak bizirik daudela esan daiteke, hein batean. Argiz, materiaz eta, oro har, prozesu oso energetikoz osatuta daude; naturatzat...

Juani
25 may 20256 Min. de lectura


Astronomo amateur baten memoriak: 1. atala.
Urteak zeneramatzan teleskopio bat gurasoei eskatzen, Olentzerok inoiz ekarri ez zizulako, eta azkenean 15 urte zenituela, zure...

Patxi
11 may 20258 Min. de lectura


Galaxien Sailkapen Gida: Forma, Egitura eta Ezaugarriak
Historia pixka bat Gaur egun, zuk eta biok badakigu galaxiak unibertso osoan zehar dauden egitura erraldoiak direla, baina duela mende...

Cecilia
20 abr 20257 Min. de lectura


Izarrak fosilak dira
Unibertsoren misterioak argitzen saiatzen den orori, galdera handiak erantzutea dagokio: “Zer da materia iluna?”, “Zergatik zabaltzen eta...

Milan
6 abr 20256 Min. de lectura


Eguzki-dinamoa, tximeletak eta aurorak
Ez dakit noiz hasi zen gizakia hizketan. Wikipediaren arabera, Chomskyk dio orain dela 100.000 bat urte eman genuela jauzi ebolutibo...

Juani
25 feb 20257 Min. de lectura
bottom of page